San Blas (Sivas, Turkia) ezaguna zen bere sendatzeko dohainagatik.
Ume bat salbatu zuen itotzerakoan zegoenean eta hemendik
dator tradizioa eztarriak bedeinkatzeko bere egunean.
Hori egin eta gero, jendea sendatzen jarraitu zuen.Baina bere pazienteei hitz egiten zienez
Jesucristori buruz, Licinio enperadorearen lagun bat San Blasi jazarpena
egiten hasi zen.
Orduan, San Blas, ebangelioa jarraituz ihes egin
zuen eta mendi baten kobazulo batean ezkutatu zen. Hortik, animaliak sendatzen
jarraitu zuen.
Baina ehiztariak animalien atzetik zihoazenez, San
Blas aurkitu zuten. Gaizkile bat bezala lotu zuten eta hiriko kartzelera eraman
zuten. Egiten zituen mirarien gorabehera, epaile batengana eraman zuten. San
Blas ez zuen Cristo jarraitzeari utzi, eta “martiriora” kondenatu zuten.
Lehengoz torturatu zuten eta gero burua moztu zioten ezpata batekin.
San Blas egunean ere
tradizio batzuk daude.
Guztiok dakigun bezala,
San Blas egunean lokarri bat jartzen da lepoan. Lokarri hori bederatzi egunez
lepoan lotuta eraman behar da, eztarria babes dezan eta bederatzigarren egunean
erre egin behar da. Tradizioak dio eztarria ondo izango duzula urte osorako.
Beste tradizio bat San Blas
opilak egitea da. Garai baten, nagusiak esaten dutenez, etxe
guztietan egiten ziran; gaur egun ez da horrela, ordea. Egun hauetan bai pegorretan
bai kaleetan kriston usaina egoten da. Anis esentziak ematen duen usaina da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario