miércoles, 27 de febrero de 2013

Determinatzaileak: Mugatzaileak

     Gramatikan gai honetan determinatzaileak tokatu zaizkigu, eta determinatzaileen artean mugatzaileak. Hau da sailkapena:



martes, 26 de febrero de 2013

Baldintzak: Nor-Nori

Klasean Nor-Nori baldintzak eman ditugu. Baldintzeiz buruzko arau txikiak jarriko dizkizuet hemen, pixka bat gogoratzeko:
  • Baldintzak bi atal ditu: Baldintza eta ondorio.
  • Ondorioaren barruan bi daude: orainaldikoa edo lehenaldikoa. Baldintzaren atalean -ko edo -go atzizkia badago,  orainaldiko ondorio jarri beharko dugu. Adibidez:
                                -Txikia izanGO banintz, parkera joango nintzateKE.
  • Berriz, baldintzaren atalean ez badago -ko edo -go atzizkia, lehenaldiko ondorioa jarri beharko dugu:
                                -Parkera joan izan banintz, busti egingo nintzateKEEN.


Hemen, Nor-Nori taulak dituzue:

Baldintza. Nor-Nori:
 Ondorioa orainaldian:
 Ondorioa lehenaldian:
Azken zutabean hau jartzen du:
zitzaizkidakeen
zitzaizkiokeen
zitzaizkigukeen
zitzaizkizukeen
zitzaizkizuekeen
zitzaizkiekeen

miércoles, 20 de febrero de 2013

Maileguak

Klasean maileguak eman ditugu. Maileguak beste hizkuntzetatik hartutako hitzak dira. Adibidez:
  • Gaztelaniatik hartuta: espata, kreditu...
  • Frantsesetik hartuta: xarmant, collage...
  • Ingelesetik hartuta: beisbol, eslogan...
        Hitzak nondik datorren jakitego, hiztegi etimologiko bat behar dugu. Ondo dator ariketak egiteko etab. Nik hiztegi hau aurkitu dut. Hiztegi honetan zuk hitza jarri ahal duzu euskeraz, frantsesez, gaztelaniaz edo ingelesez. Hemen uzten dizuet orria, espero dut baliogarri izatea:

                                 http://projetbabel.org/basque/diccionario.php

martes, 19 de febrero de 2013

San Blas eguna

Guztiok dakizuenez, otsailaren 3an San Blas eguna izan zen. Hemen San Blas eguneko informazio pixka bat daukazue:



       San Blas (Sivas, Turkia) ezaguna zen bere sendatzeko dohainagatik. Ume bat salbatu zuen itotzerakoan zegoenean eta hemendik dator tradizioa eztarriak bedeinkatzeko bere egunean.



       Hori egin eta gero, jendea sendatzen jarraitu zuen.Baina bere pazienteei hitz egiten zienez Jesucristori buruz, Licinio enperadorearen lagun bat San Blasi jazarpena egiten hasi zen.

        Orduan, San Blas, ebangelioa jarraituz ihes egin zuen eta mendi baten kobazulo batean ezkutatu zen. Hortik, animaliak sendatzen jarraitu zuen.







Baina ehiztariak animalien atzetik zihoazenez, San Blas aurkitu zuten. Gaizkile bat bezala lotu zuten eta hiriko kartzelera eraman zuten. Egiten zituen mirarien gorabehera, epaile batengana eraman zuten. San Blas ez zuen Cristo jarraitzeari utzi, eta “martiriora” kondenatu zuten. Lehengoz torturatu zuten eta gero burua moztu zioten ezpata batekin. 
 

         




                   San Blas egunean ere tradizio  batzuk daude.

    Guztiok dakigun bezala, San Blas egunean lokarri bat jartzen da lepoan. Lokarri hori bederatzi egunez lepoan lotuta eraman behar da, eztarria babes dezan eta bederatzigarren egunean erre egin behar da. Tradizioak dio eztarria ondo izango duzula urte osorako.
     Beste tradizio bat San Blas opilak egitea da. Garai baten,  nagusiak esaten dutenez,  etxe guztietan egiten ziran; gaur egun ez da horrela, ordea. Egun hauetan bai pegorretan bai kaleetan kriston usaina egoten da. Anis esentziak ematen duen usaina da.




martes, 5 de febrero de 2013

miércoles, 23 de enero de 2013

Izenordainak: Elkarkariak

       Gramatika atalean izenordainak eman ditugu. Hau da izenordainen sailkapena:


Elkarkariak dira zailtasun gehien dutenak, eta orri honetan zenbait ariketa aurkituko dituzue:
              http://www.santurtzieus.com/gelairekia/bankua/helbu_orri/gram/elkar.htm