Txatxoak
Lantzeko inauterietako pertsonai bat da.
Kolorez jantzita doaz(urdinez, gorriz,
berdez), eskuan erratza darama, aurpegia estalia darama eta buruan kono
formako kapela koloretsu bat eramaten dute.
Kalejira egunean, Zaldikok Ziripot botatzen du
lurrera eta txatxoek
laguntzen diote altxatzen.
Txatxoek Zaldiko harrapatzen dute
eta Ferratzaileek ferratu egingo dute.
Egunerokoa:
1934-10-26
Ez dakit ondo hau nola hasi. Gaur 10 urte
bete ditut, eta hori dela eta, ,eguneroko hau oparitu didate.Ni bizi naizen
herrixka txiki honetan, Islandian, ez daude ume asko, eta eskolara joateko
egunero 5km egin behar ditut autobusez. Nire etxea txikia da, baina hondartza
ondoan dago. Nire aita arrantzalea da, eta honako denbora hauetan ez dauka lan
askorik. Nire ama, herriko taberna batean lan egiten du, diru pixka bat
lortzeko. Beti entzuten dut ama kexaka, esanez bere buruzagia mukitsu bat dela.
Lasai asko utziko zuen lana, baina oraingo denbora hauetan ez daukagu diru
askorik.
Nire amona ere gurekin bizi da. Oso
zaharra da jadanik eta ezin du ezer ez egin. Egunak ematen ditu leihotik
begira, esanez mundua txartoago dagoela egunak pasa ahala. Nire amona atsegin
dut, aspertuta nagoenean istorio oso interesgarriak kontatzen dizkidalako. Nire
amak esaten dit ez entzuteko amonak esaten didana, gero istorio arraroak
sartzen zaizkidala buruan, baina nire amonarengatik ez bada, asper-asper egongo
nintzen.
Nire lagunik hoberena bi kale aurrerago
bizi da. 11 urte ditu, eta pasaden hilabetean eskola utzi zuen. Horren ondorioz
orain gutxiago ikusten gara. Lan txikiak egiten ditu herrixkan, diru apur bat
lortzeko gurasoei laguntzeko.
Nik ez dut eskola utzi nahi. Oso gustura
nago, eta medikua izateko ikasi nahi dut. Beno, idazteari utziko diot, nire ama
deitzen ari dit eta.
1934-10-30
Atzoko egunetan ez dut denbora izan
idazteko. Hilabete amaieran lan asko
izaten dugu: guztia prestatu behar dugu, hilabetea ondo igarotzeko. Ez nahiz
eskolara joan, oso nekatuta amaitu dut- eta. Horrez gain, nire gurasoak
etengabe daude borrokatzen, esaten dutelako ez garela hilabete azkenera
dirurekin heltzen etab.
1934-11-4
Oso goibel nago gaur. Nire gurasoek esan
didate eskola utzi behar dudala, laguntza eman behar dudala etxean. Nire ama
josten erakutsiko dit, eta janaria prestatzen. Nire amonak nire gurasoen
aurrean defendatu dit, esanez 10 urte ditudala bakarrik, eta oso gaztea
naizela. Orduan nire ama garrasika hasi da esaten ez duela ezer ez egiten, ezin
duela iritzia eman eta haiek egunero daudela lan egiten mantenua emateko.
Orduan nire amonak esan du, nire neba hobeto zaindu izan balute, ez zatekeen
etxetik joango, eta nire ama, negarrez, bere logelara joan da. Nik ez nekien
zer egin, horregatik nire logelara bueltatu naiz, egunerokoan idazteko. Hemen
idazteak laguntzen dit, nire pentsamenduak kontatu ahal ditudalako.
1934-11-19
Aste bat baino gehiago daramat eskolara
joan gabe. Josten ikasi dut. Nire ama eta nire amona izan zuten eztabaida eta
gero, etxeko giroa asko aldatu da. Nire amona egun guztian irratia entzuten
dago. Espainian gerra zibila dago, eta oso kezkatuta dago. Nire ama esaten du
burua galtzen ari dela,eta egunen baten hilko dela. Nire aita, aldiz, esaten du
etxea ez zela berdina izango amona gabe. Askotan pentsatzen dut zer gertatuko
zen nire neba bueltatuko balitz. Orain arte ez dut askotan pentsatu, ez
daukadalako beraren oroitzapen asko. Eskolara joaten ez naizenetik, pentsatzen
igarotzen dut denbora gehiena. Nik badakit urteak pasatzen direnean eskolara
bueltatuko naizela eta mediku oso garrantzitsua bihurtuko naizela. Baina hori
pasa bitartean, beti bezala jarraituko dut.
Dekalogoa: Bidai bat ondo prestatu
- Bidaiaren helburu aukeratzeko, bidaiara joango zareten guztiak bildu, honela guztiak ados egongo zarete.
- Bidaiaren helburu aukeratu duzuenean, begiratu zein nolako eguraldia egongo duen, arropa aproposa eramateko.
- Egin zerrenda, ez ahazteko ezer ez.
- Botikina eraman, norbait zauritzen bada edo gaizorik jartzen bada, badaezpada.
- Maleta egiteko orduan, ez sartu beharrezkoak ez diren gauzak, bestela, lekua kenduko dizute beharrezkoak diren gauzak eramateko.
- Maletan eramango duzuna maletan sartu baino lehen, komni da kanpoan prestatzea, honela, ez zaizkizu gauzak ahaztuko eta ordenatuagoa egongo da guztia.
- Gogoratu hegazkinez bidai egiten baduzu maletak pisu gutxi izan behar duela, bestela ordaindu beharko duzu
- Kotxez egiten baduzu bidaia, ondo kontsultatu mapa eta errepidearen egoera. Gogoratu hobe dela poliki joatea eta heltzea, azkar joatera eta ez heltzea.
- Ez ahaztu NAN eta osasun-txartela beti eraman behar direla.
- Bidaiaz gozatu eta saiatu eguneroko gauzeta ez pentsatzea. Saiatu, erebai, bidaira doazen gustiak bidaiaz goztzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario