Klasean maileguak eman ditugu. Maileguak beste hizkuntzetatik hartutako hitzak dira. Adibidez:
Gaztelaniatik hartuta: espata, kreditu...
Frantsesetik hartuta: xarmant, collage...
Ingelesetik hartuta: beisbol, eslogan...
Hitzak nondik datorren jakitego, hiztegi etimologiko bat behar dugu. Ondo dator ariketak egiteko etab. Nik hiztegi hau aurkitu dut. Hiztegi honetan zuk hitza jarri ahal duzu euskeraz, frantsesez, gaztelaniaz edo ingelesez. Hemen uzten dizuet orria, espero dut baliogarri izatea:
Pasaden egunean ortografia landu genuen klasean, eta parentesia eta marra luzea ikusi genituen. Hemen dituzue arauak:
Parentesia:
-Parentesia zerbait zehazteko erabiltzen da Adb: Bilbokoa (Bizkaia) da.
-Parentesiaren barruan dagoena ez du atzizkirik behar, zuzenean idazten da. Adb.: portugaleten (Bizkaian) jaio da. Gorriz dagoena txarto dago, atzizkia daukalako.
-Parentesiaren beste erabilera bat akotazioetan: Neska:(Goibel) Ez dut hori egin nahi!!!
Marra luzea:
-Parentesiak ordezteko erabili ahal da Adb.: Abenduaren 3-Euskararen eguna- festa txiki bat egongo da
-Elkarrizketetan, norbait hitz egiten duenean: -Egun on!-esan zuen Aitor -Kaixo!- erantzun zion Asier